ESKOLA AGENDA 21
Gizarteak ingurumenaren krisiarekiko duen sentsibilizazio-maila nabarmen handitu da azken hiru hamarkadetan. Orain jabetzen gara, bai, gure planetak mugak dituela eta “mundu bakar bat” dugula
guztiok bizi ahal izateko. Erabiltzen ditugun baliabide asko desagertzekotan dira, gehiegikeriaz ustiatu ditugulako. Gure ekoizpen-jarduerak –neurri handi batean, gure kontsumo-estiloak hala behartuta, kaltea dakarkio ingurumenari eta eragin horrek arriskuan jartzen du Lurraren oreka. Badakigu gutxiengo aberats
honen produkzio eta kontsumo-estiloa planeta osora hedatzea ezinezkoa dela, alde batetik, planetak muga
argiak dituelako, eta, bestetik, bizimodu oparo hori mundu osora zabalduta, ingurumen-arazoak mila aldiz areagotuko liratekeelako. Beraz, argi dago gure bizimodua ez dela batere solidarioa.
Egoera horren aurrean behar-beharrezkoa da gobernuek, eta, oro har, erakunde publikoek, munduan hainbat
neurri eta politika ezartzea, kontsumoak eta, oro har, giza jarduerak iraunkorrak izan daitezen.
Erabaki zabalak eta orokorrak garrantzi handikoak dira, baina gutariko bakoitzaren eguneroko jardun indibiduala
onerako aldatzea ere oso garrantzizkoa da.
Zer da Eskolako Agenda 21?
EA21 iraunkortasunerako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta
udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.
Zeintzuk dira eskolako Agenda 21aren helburuak?
Aurten “ELIKADURA JASANGARRIA” gaiari ekingo diogu eta eskolan, etxean eta herrian gai horren inguruan dauden arazoak aztertuko ditugu.
Gurasoak: zer egin dezakezue etxean?
Familia lehenbiziko hezkuntza-eremua da eta gurasoak hezkuntza-komunitateko partaideak zarete. Horregatik,
programan parte aktiboa izan behar duzue, ikastetxeko antolamenduan eta jardueretan arituz eta etxean eguneroko
bizitzan eredu arduratsu eta iraunkorrak eskainiz.
KONBIDATUTA ZAUDETE INGURUMEN BATZORDEKO KIDEAK IZATEKO.

- Eskolaren iraunkortasuna eta kalitatea lortzeko balioez eta jokaerez hausnarketa eragin hezkuntza-komunitatean.
- Tokiko zein Planetako ingurumen-arazoak aurreikusteko eta ebazteko eta baliabidee erabilera
arduratsua egiteko gai diren herritar parte-hartzaileak hezi. - Udalerriko erabaki-prozesuetan esku-hartzea bultzatu,Tokiko Agenda 21en parte hartuz.
Aurten “ELIKADURA JASANGARRIA” gaiari ekingo diogu eta eskolan, etxean eta herrian gai horren inguruan dauden arazoak aztertuko ditugu.
Gurasoak: zer egin dezakezue etxean?
Familia lehenbiziko hezkuntza-eremua da eta gurasoak hezkuntza-komunitateko partaideak zarete. Horregatik,
programan parte aktiboa izan behar duzue, ikastetxeko antolamenduan eta jardueretan arituz eta etxean eguneroko
bizitzan eredu arduratsu eta iraunkorrak eskainiz.
KONBIDATUTA ZAUDETE INGURUMEN BATZORDEKO KIDEAK IZATEKO.
Haga click para configurar HTML personalizado