Hamaiketakoen inguruan sortzen diren hondakinak kudeatzeko, aurten Patruila Berdea programa antolatu dugu:
- Egunero 4-5 ikasle, patioko hondakinen kudeaketaz arduratzen dira. Astero talde desberdin batek egiten du lan hau eta txandakatzen joaten dira ikasturtean zehar.
- Atsedenaldiak irauten duen bitartean beste ikasleek hondakinak ondo bereiztu eta zaborrontzi barrura sartzen dituztela ziurtatu behar dute.
- Atsedenaldia bukatu ondoren, lurrean geratzen diren hondakinak jasotzen dituzte, patio guztiz garbia geratu behar baitu.
- Atezainak jarraipena egiten du egunero honetarako fitxa baterabiliz.
- Ingurumen Batzordean jarraipen fitxak aztertzen dira, talde guztiak ondo ari diren jakiteko eta ondoen egin dutenei sari bat emango zaie ikasturte amaieran.