2014-2015 ikasturtean, Urola Kostako Udal Elkartearen eta Diputazioko Ingurumen eta Lurralde Antolaketaren eskutik Zisare programan sartu ginen eta 2015-2016an parte hartzen jarraituko dugu.
Zisare programa ikastetxean konposta egiteko proposamen bat da. Eskaintzen diguna oso interesgarria da, konpostajea ikuspuntu desberdinetik abian jartzeko programa ezinhobea da.
Hondakinen kudeaketa egokia bilatzen duelako; ingurumen aldeko sentsibilizazioa lantzeko aukera ematen digulako; ZIGeko ikasleek egiten duten lana beste ikasleekin konpartitzeko aukera eskaintzen digulako; eta azkenik, konpostaje prozesuari etekin didaktiko bat ateratzeko tresna berritzaile bat proposatzen digulako.
Hau da, konpostaje prozesua hiru ikuspegi ezberdinetatik landuko dugu:
- Biohondakinen tratamendu gisa
- Hondakinen prebentzioan sentsibilizazio trena gisa
- Tresna didaktiko gisa
Hona hemen gurasoek erantzuteko galdetegi laburra: